4.22.2012

Historia pixka bat

Taldea sortzeko lehen bilerak 2011-ko udaran izan genituen, EHNE-k bultzatuta. Bilera horietan BasHerri mugimenduaren printzipioak azaldu zizkiguten eta nolako taldea osatu nahi genuen erabaki genuen.

Hurrengo pausoa nekazari edo baserritar bat bilatzea izan zen. Pare bat bisitaren ondoren, Usurbileko baserritar iruditu zitzaigun egokiena. Eta horrela hasi ginen, 2011-ko urrian, astero otar bat jasotzen Amara Berriko Ikasbide elkartean.





Azaroan gertakizun garrantzitsua izan zen: uholdeak. Lur-saila urpean geratu zen hainbat orduz, eta ez zegoen garbi zer eragin izango zuen horrek barazkiengan.




Aste batzuetan barazki gutxiago izan zen, pare bat astetan bat ere ez, baina pixkanaka egoera normaltzen joan zen eta lur-sailera egin genuen azken bisitan, apirileko larunbat eguzkitsu batean, uholdearen eragina ahaztuta zegoen jadanik.






Hauxe orain arteko ibilbide laburra. Hurrengo pausuen berri ematen jarraitzeko asmoa dugu blog honetan. Laster arte lagunak!

4.15.2012

Ongietorria

Donostiako Amara auzoko BasHerri taldearen blog-a da hau. Ongietorri!

Baina zer da BasHerri talde bat? Beste blog honetan erantzuna:
http://basherri.wordpress.com/nor-gara/

Blog honek bi helburu nagusi ditu:
1. Gure taldearen albisteen eta ekintzen berri ematea da.
2. Interesatzen zaigun informazio konpartitzea: errezetak, argazkiak, albisteak, eta abar.

Bagoazela!